Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
Bertsoa entzun |
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Illarregi
Trago bat hartu nahian
luzatu lepoa
ni langilea nauzu
soldatapekoa
hiru relebotara
bihar goizekoa
denon lana ez baita
barra ertzekoa. (bis)
S. Colina
Nik pospoloa piztu
ta hartzen duzu su
gero sekulakoak
esaten dituzu
dirudienez lanak
bizi baitzaitu zu
auzolanari buruz
ze iritzi duzu? (bis)
J. Illarregi
Ta orain auzolana
bat eta bestea
galdera erantzutea
da zure eskea
hori da laguntzea
lagunaraztea
ta momentu hontan niri
joaten uztea. (bis)
S. Colina
Aizu Joanes etxean
ez duzu inor zai
ta ez zara tortilla
bat prestatzeko gai
neregatik etxera
joan zaitez lasai
baina seguru nago
ez duzula joan nahi. (bis)
J. Illarregi
Baina hasi behar da
bi neuronak lotzen
etxera joatea
ez nahi, ta ez lortzen
lanera ere ez dut nahi
pozik ez dit sortzen
baina dirua ez da
zerutik erortzen. (bis)
S. Colina
Ikusten zaitut larri
estresaren menpe
ta barra ertzean fin
ezin eutsi tente
katxia garagardoz
leporaino bete
gaur dirua zerutik
erori liteke. (bis)
J. Illarregi
Dirua baldin badut
poltsa barnekoa
tragotan gastatzen dut
tonto konpletoa
bueno hartu beharko dut
ba azkenekoa
zuk hartu zazu azken
azkenaurrekoa. (bis)
S. Colina
Guztia aldatu da
zuritik beltzera
jada babarik ezin
dut bota eltzera
ni kontra‘itera nator
txosnaren ertzera
zu geratzen bazara
banoa etxera. (bis)
J. Illarregi
Dena antagoniko
eta dena borde
kopeta jarri duzu
hain ilun kolore
hobe da zu geratu
ta ni etxean gorde
biok nahi duguna da
biontzako hobe. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra