Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Idoia Granizo, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-07-11 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Urzain, Iñigo
Bertsolariak / Egileak
Granizo, Idoia
Zelaieta, Julen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Idoia bidaia luze bat egitea erabaki duzu, Latinoamerikara. Motxila hartu, eta bertatik auto-stop eginez bidaiatu nahi duzu. Luzaz ibili ondotik, bidean zoazela, Julenekin topatu zara errepidean, Julenekin eta bere furgoneta hippyarekin. Julenek nahi duzun lekura eramango zaituela erran dizu. Baina 20 kilometro egiterako hirugarren aldiz matxuratu da
furgoneta.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Idoia Granizo, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Granizo
Atzean utzi nuen
aspaldi Altsasu
ta Perutik barrena
biok goaz aizu
nere zain gelditzeko
agertu zara zu
teknika aurpegia
ikusi al didazu?

J. Zelaieta
Hartu zaitut ideia
zelako bikaina
jada hiru aberia
egin alajaina!
Eskatzen dizut arren
pazientzia ta maina
nere furgonetakin
nik daukadan aina. (bis)

I. Granizo
Nahiz ta hasieran Julen
ideia ona zen
hogei metro ere ezin
biok utzi atzen
biok hippyak beitu
ze pozik goazen
eta gero ez daki
gurpilik aldatzen. (bis)

J. Zelaieta
Neska bizitza ez da
tristea ta hitsa
ni ta California
gustora gabiltza
zertako haserratu
hor nere baldintza
bertzela ere ederra
ez al da bizitza? (bis)

I. Granizo
Zurekin nagonetik
gutxiago tira
ta oporrak hain lasai
bizi behar dira
beste hogei metro ta
jo Julen begira
nunbaitetikan kea
irtetzen hasi da! (bis)

J. Zelaieta
Ta itzaliko dela
agian demagun
alferrik kezkatzea
txarra dugu egun
gitarra atera ta
kantu batzuk lagun
norbait pasatu arte
itxaron dezagun. (bis)

I. Granizo
Leihoa ezin igo
ta atean partxea
ezin osorik pasa
edozein batxea
ta orain gitarrarekin
denbora galtzea
nahi al duzu hobeki
nik neuk gidatzea? (bis)

J. Zelaieta
Nere California
nerea da tira
eskuak bolantetik
ken itzazu di-da
eta aurrera begira
neskatxa motiba
bizitza azkenean
bi egun baitira
eta ez gara helduko
hola urrutira.*

*Azken puntua errepikatu beharrean, puntu berri bat gehiago kantatu zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra