Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
Bertsoa entzun |
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Alde txarrik nahiz ez den
aipatzen sekula
hamar orduko juergan
ahal bada kalkula
ta goiz erretiratu
ezkero ze burla!
Sentitzen duzu zerbait
galduko duzula.
Ez zaudelako zure
launekin batera
behar duzu ahal bezain
topera atera
baina atera zarela
egia ote da?
Ez baduzu deus igo
gaur Instagramera.
Beraz story-ren bat
igo zazu bela
irribarrez ikusiz
gaur pozik gaudela
nahiz ez dudan esaten
egia horrela
nire lagun guztiak
drogatzen direla.
Eta guk ez diogu
ohiturari eusten
baina dinamita hau
hain zaila da uzten
nahiz ta saiatu gaua
aldiro zukutzen
batzutan gauza onik
ez diot ikusten.
Baina juerga giroa
bertatik bertara
gazteak gara eta
gazte bat zer da ba?
Berriro heldu denez
gaur larunbat gaba
esanak ahaztu eta
aterako gara.*
*Txaloentzako tarterik utzi gabe kantatu zituen bertso guztiak; aurrekoa bukatu orduko hasi zuen hurrengo bertsoa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra