Bertsos - View details   To know more about this section

2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-07-29 Garai Jaialdia
Conductor
Elorriaga, Ander
Bertsolaris / Authors
Robles, Sarai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Uda zerbait bada, juerga sasoia da. Gehienok ezagutzen ditugu parrandaren alderdi onak. Baina gizartearen erdiak baino ez ditu ezagutzen juergaren alde txarrak edo ilunak. Zeintzuk dira juergaren alde txar horiek?

Description

Melody
Lo hadi ainguria
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alde txarrik nahiz ez den
aipatzen sekula
hamar orduko juergan
ahal bada kalkula
ta goiz erretiratu
ezkero ze burla!
Sentitzen duzu zerbait
galduko duzula.

Ez zaudelako zure
launekin batera
behar duzu ahal bezain
topera atera
baina atera zarela
egia ote da?
Ez baduzu deus igo
gaur Instagramera.

Beraz story-ren bat
igo zazu bela
irribarrez ikusiz
gaur pozik gaudela
nahiz ez dudan esaten
egia horrela
nire lagun guztiak
drogatzen direla.

Eta guk ez diogu
ohiturari eusten
baina dinamita hau
hain zaila da uzten
nahiz ta saiatu gaua
aldiro zukutzen
batzutan gauza onik
ez diot ikusten.

Baina juerga giroa
bertatik bertara
gazteak gara eta
gazte bat zer da ba?
Berriro heldu denez
gaur larunbat gaba
esanak ahaztu eta
aterako gara.*

*Txaloentzako tarterik utzi gabe kantatu zituen bertso guztiak; aurrekoa bukatu orduko hasi zuen hurrengo bertsoa.