Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Hamarreko handia
Airea: Mutil koxkor bat itsuaurreko
S. Lizaso
Sasoi betean aurkitzen nintzan
eta lehiaren bezero
emaitza txarrik haseran behintzat
inoiz ez nuen espero
txapelarekin amets egiten
garai haietan gauero.
Bertsolaria eta sagarra
antzekoak dira edo
beti gehiago ematen duna
asko estutu ezkero. (bis)
Neurria: Hamarreko handia
Airea: Azken arnasa eman nahi nuke
S. Lizaso
Ta orain berriz egoeraren
beste aldean kokatu
neure burua entzule gisa
nolabait behar moldatu
sufritzea ere gerta liteke
hori zergatik ukatu?
Tentsioa ere mantentzen baita
nahiz ta ezer ez jokatu
lagunarekin sufritu ohi det
lagunarekin gozatu.
Neurria: Zortziko handia
Airea: Eguna pasa nekean eta
S. Lizaso
Hara gaztea irrikaz zaude
zu txapelketan hasteko
bide erreza izango danik
ez dezu behintzat usteko
nik konseju bat ematen dizut
saiatzeai ez uzteko
oso ispilu ederra baita
zer zeran erakusteko. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra