Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-08-15 Arantza Jaialdia
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Colina, Sustrai
Ibarzabal, Nerea
Lizaso, Sebastian
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue.

Deskribapena

Doinua
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Jaialdi eder bat omen zela ta
guk joatea desira
uste gabean biok hurbildu
zerbait zegoen tokira
gozatu ere egin genduen
beharrizanan neurrira
desioa eta pasioa
ondo uztartzen baitira.

N. Ibarzabal
Ni laster zugan fijatu nintzen
zu fijatu zinen nigan
baltsa entzunaz hor jardun gendun
plaza erdian dilindan
agarratuak dantzan eginez
lauzpabost orduz segidan
hankak zapaldu zizkidan arren
bihotza lapurtu zidan.

S. Colina
Erori ginen dibortzioaren
leize zulo sakonean
eta urteak pasa ondoren
erritaren ping-pongean
urak berriro baretu dira
ta berriz gaude onean
oroitzapenak ez dira txarrak
besterik ez dagonean.

A. Agirre
Oraindik ondo oroitzen zaitut
arropadun ta biluzi
aspaldi asko argaldu zala
albistea zan nagusi
zortzi metrora inguratuta
ezer ez dago itsusi
hiru lau bider begiratu det
ta ia ez zaitut ikusi.

S. Lizaso
Festa giroa eta sasoia
oinarri edo zutabe
sua ez dakit nondik piztu zen
aurki bihurtu zen labe
rock jaialdia izanagatik
burrunda handian jabe
biok ederki ulertzen ginen
eta hitzik egin gabe.

N. Ibarzabal
Rocka entzuten elkartu ginen
halako gazte tropela
han bazen nahiko alkohol eskuan
ta adrenalina koktela
harreman motzak izan nituen
lorerik lore horrela
ta uste nuen gure artekoa
betirako izango zela.

S. Colina
Gero erritan ibili ginen
geure senetik irtenda
azkenerako erabakiaz
hobeto zela etenda
denborarekin zauri guztiak
nahiz ta ez litezkeen senda
sarri denbora pasatakoan
kariñoa gelditzen da.

A. Agirre
Kariñoa ere hoztu daiteke
urte hauetan hala´re
plazarik plaza zenbiltzan ordun
eta ez da nobedade
juerga non zu han ta orain nonbait
pentsio ederran jabe
baina bat nola jubilatzen da
inoiz lanik egin gabe?

S. Lizaso
Lehen kolpetik eginak biok
nonbait elkarren graziko
gero lepotik heldu ta martxa
moderno edo klasiko
iturri baten ondoan musu
elkarri lehendabiziko
eta Sanjuanxar ez al da behintzat
dena kontatzen hasiko!

N. Ibarzabal
Hain zinen gizon guapo jatorra
hain kantari, hain berritsu
ikusi eta maiteminetan
utzi ninduzula itsu
gero iturrira erun ninduzun
zu lekuaren jakintsu
ardo zuria edanez mozkor
Bartolo eta Maritxu.

S. Colina
Lehen Bartolok eta Maritxuk
ze juerga ta ze desfase!
Baina urteak pasatakoan
dena aje ta oinaze
alta inertziak ta tendentziak
hautsi litezke belaxe
igual gu ere buelta gaitezke
rock taldeak bezalaxe.

A. Agirre
Rockero zaharren bidea hartzea
ote zure desioa
ez zait iruditzen egokituko
zaigunik okasioa
mende laurdena igaro zaigu
ta akabo pasioa
topa eginez ospa dezagun
zilarrezko dibortzioa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra