Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Bilbao, Joserra
Bertsolariak / Egileak
Bizkarra, Aitor
Etxebarriazarraga, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Ikusleen garondotan
ze izerdi fluxu
irteten naizenean
plazak hartzen du su
zu berriz tente jarri
ta banderai musu
estirau ta arrogante
ikusten zaitut zu
harrapatzen bazaitut
ikusiko duzu. (bis)

A. Etxeberriazarraga
Eskibatzeko ere
izango nauzu gai
berriz ere plaza hontan
egingo dugu jai
nahiz protesta entzun
dezakegun nonnahi
zu eta jende asko
amaieraren zai
zezenketana ez dakit
baina zurea bai. (bis)

A. Bizkarra
Zure alde jarri da
hemen hainbat jente
bukatzeko falta da
denbora dexente
ganaderi batean
nabil inuxente
ta etortzen bazara
hara baliente
ea mantentzen zaren
orain bezain tente. (bis)

A. Etxeberriazarraga
Drogatu ezean ez dira
aukera berberak
eta hori be’ oso
ondo daki berak
baina hor doazkizu
Aitorren galderak
nahiz ta ezerezak diren
dauzkazun aukerak
zerk mintzen zaitu gehiau
punta edo banderak? (bis)

A. Bizkarra
Berdina eiten diet
nik biei harrera
hor daude aita-seme
ta amaginarreba
Euskal Herrian ez da
hainbeste barrera
zezenketak ez badu
egiten aurrera
laster naramate ni
sokamuturrera. (bis)

A. Etxeberriazarraga
Modalitatez beraz
bazoaz aldatzen
sufritzeko ez duzu
aukerarik galtzen
ganaderiak zaitu
han ta hemen saltzen
baina sufrimendua
ez noa asmatzen
zeozertxu bai baina
dana ez da aldatzen. (bis)

A. Bizkarra
Nahiz ta ez zaion askori
igual gustatuko
Euskal Herria, zezena
noizbait uztartuko
eta uztarri hori
ez da puskatuko
nahiz eta hau bukatu
ez dut ukatuko
gure sufrimendua
ez da bukatuko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra