Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-04-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (50. 2022. Gabiria)
Saioa
2022-04-23 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Xabat
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur familia bazkarian egin duzue topo. Ane zuri dena ondo dagoela iruditzen zaizu: jana goxoa, giroa ona…Xabatek denerako dauka kexaren bat.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-04-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zuazubiskar
Elkarterako dugu
halako ohitura
adina ez da tope
ta hau ez da muga
ona dago ardoa
ta hobea ura
ta onena guztia
zaharren kontura. (Bis)

X. Illarregi
Nahiago egon etxean
edo egon plaian
hemen hasieratik
alde egin nahian
nahiz eta zuk bezela
haren kontura jan
zergatik jarri naute
osabaren mahaian? (bis)

A. Zuazubiskar
Berez zarelako zu
pertsona jatorra
haragia ez dagolako
nahi bezain gogorra
familia denetan
dago Xabat horra
osaba tontoa ta
lehengusu mozkorra. (bis)

X. Illarregi
Bai bati hartu diot
nik mozkor kutsua
jadanik eman baitit
lehengo musua
baina nahiz egon gaizki
ta egon urtsua
okerrago jolastu
nahi dun lehengusua. (bis)

A. Zuazubiskar
Nik ja ez daukat ezer
lehengusuen kontra
berdin zait egin jolas
zein egin borroka
trukoa hor basoan
aurrean dago ta
atera iezadazu
zazpigarren kopa. (bis)

X. Illarregi
Aitona etorri da
aibala, aibala!
Aurrekoan hitza hala
emana zidala
ta orain musean ari
beharra dudala...
Ea desheredatzen
nauten berehala! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra