Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-07 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Josu Txoperena Iribarren, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Hernandorena Saria (14. 2022)
Saioa
2022-05-07 Senpere Sariketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Txoperena Iribarren, Josu
Zapiain Arlegi, Ekhiñe
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kolpez iratzarri zarete. Ekhiñe, amets goxo baten egiten ari zinen, baina, Josu, amesgaiztoa zen zurea. Zuen abenturak elkarri kontatzen hasi zarete.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-07 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Josu Txoperena Iribarren, Ekhiñe Zapiain Arlegi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Zapian
Iratzargailuakin
goizeroko gudan
ginen besarkatuta
horren goxo gu han
zaudenez zer gertatu
zaigunaren dudan
nahi al duzu ikustea
ze amestu dudan? (bis)

J. Txoperena
Interesgarria da
horixe agian
baina ni orain nago
estutu larrian
eta zerbaite bada
nahiko nabari han
zergaitik daukat baba
nere belarrian? (bis)

E. Zapian
Hasi banaiz hurbildu
ta pixka’t musuka
berotzen joan gara
apurka-apurka
hasiko naiz kontatzen
zertako ezkuta?
Hola amets gaiztoa
joango zaizu ta. (bis)

J. Txoperena
Ba horixe kentzea
ez da bate mauka
ta hori amestea
nik ez nuen hauta
baina segituz orain
oroitzean pauta
borrokan ari nintzen
su-hiltzaileen aurka. (bis)

E. Zapian
Ba zure amets hori
ahaztu zazu bela
ta behingoz jarri zaitez
ni nagon bezela
behinola aditu nun
ai Josu horrela
amets zailena egi
bihur daitekeela. (bis)

J. Txoperena
Hori erran eta zait
pultsu hauxe igo
egin behar ote dut?
Joe ze bertigo!
Eta aizu Ekhiñe
hasita astiro
etorri ta besarka
nazazu berriro. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra