Bertsos - View details To know more about this section
2022-05-07 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Josu Txoperena Iribarren, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Bertsoa entzun |
2022-05-07 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Josu Txoperena Iribarren, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Zapian
Iratzargailuakin
goizeroko gudan
ginen besarkatuta
horren goxo gu han
zaudenez zer gertatu
zaigunaren dudan
nahi al duzu ikustea
ze amestu dudan? (bis)
J. Txoperena
Interesgarria da
horixe agian
baina ni orain nago
estutu larrian
eta zerbaite bada
nahiko nabari han
zergaitik daukat baba
nere belarrian? (bis)
E. Zapian
Hasi banaiz hurbildu
ta pixka’t musuka
berotzen joan gara
apurka-apurka
hasiko naiz kontatzen
zertako ezkuta?
Hola amets gaiztoa
joango zaizu ta. (bis)
J. Txoperena
Ba horixe kentzea
ez da bate mauka
ta hori amestea
nik ez nuen hauta
baina segituz orain
oroitzean pauta
borrokan ari nintzen
su-hiltzaileen aurka. (bis)
E. Zapian
Ba zure amets hori
ahaztu zazu bela
ta behingoz jarri zaitez
ni nagon bezela
behinola aditu nun
ai Josu horrela
amets zailena egi
bihur daitekeela. (bis)
J. Txoperena
Hori erran eta zait
pultsu hauxe igo
egin behar ote dut?
Joe ze bertigo!
Eta aizu Ekhiñe
hasita astiro
etorri ta besarka
nazazu berriro. (bis)