Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-06-04 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Uxue Fernandez Lasa, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma, Sarai Robles

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Señora Sariketa (2. 2022)
Saioa
2022-06-04 Leitza Sariketa
Gai-emailea
Oses, Maria
Zuazubiskar, Olatz
Bertsolariak / Egileak
Aner "Euzkitze"
Fernandez Lasa, Uxue
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Labaka Mayoz, Ane
Lagoma, Erika
Robles, Sarai
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aner eta Ane, publikoan gaurko finalari begira zaudeten bi hetero, gizon, bertsolari, zarete. Nola ikusten dituzue bertsolariak?

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-06-04 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Uxue Fernandez Lasa, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma, Sarai Robles

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Euzkitze
Hona etorri ta entzun behar
besteko eta bateko
berez inor ez goi mailako ta
ez da inor aparteko
Erika, ja-ja-ja-ja
pintaz bastante maja
nahiz ez den bere kalteko
bertsotan nahiko ondo egin du
Lesakarra izateko. (bis)

E. Lagoma
Nafartasuna aterako dut
ja ez dit egiten traba
nire izena aipatu duzu
jode zelako pasada!
Ta hartu nauzu aintzat
aipatu nauzu behintzat
nahiko ongi hara, hara!
Inork ez dizu erranen baina
askoz txarragoa zara. (bis)

A. Labaka
Nola esan hau gaurko hontan ez
geratzeko astakirten
ni deseroso nago ta hemendik
azkar nahiko nuke irten
batarekin Amaia
ondo hausnartuz gaia
buruari eragiten
egiten dula uste du baina
gero ez du bate egiten. (bis)

A. Iturrioz
Gizon onaren autoestima
bueno, bueno! Alto, alto!
Zuk’e rimatzen juxtu dakizu
zirtoan zenbat asalto!
Ta zure iritzia
arraroa, bitxia
batari ez egin salto
bada ez bada azpitik ez det
puntillarik zuretzako. (bis)

A. Euzkitze
Señora zer den ez dakitenek
hurbilekoa zaleena
neretzat behintzat Sarai da igual
definitzeko zailena
bere modu berrian
baina itsuen herrian
tuertoa da gailena
benetan behintzat berak dirudi
heterosexualena. (bis)

S. Robles
Hemen publiko jatorra dago
ta gehienak gertukoak
señora bila guri begira
etxerako modukoak
baina hor begirada
ta hau normala al da?
Gehienak jator askoak
baina ze kripi itxura duen
lehenengo ilarakoak. (bis)

A. Labaka
Nahiz ta burua honi ez bete
hain hausnarketa sakonek
erdi nahi gabe gaurkoan ihes
egin baietz bertso onek
burua juan zaizue
eta deitu Uxue!
Ta zer egingo du honek?
Askoz hobeto kantatzen zuen
bere anaia Anttonek. (bis)

U. Fernandez
Hamabi urte oholtzatik kanpo
ja bada nahiko endredo
Antton izena dauka anaiak
zu zer zaude erdi ero?
Ni naiz kirolaria
ta dakart oparia
jarri nauzunez hain bero
praka txuriak jantzita nator
goazen frontoira gero. (bis)

A. Euzkitze
Ta Ane Labaka berriz ez dakit
den fallo edo aziertu
Sarairengatik esan dut baina
hau ere bastante tuertu
bertsotan bere mailan
bastante modu zailan
beti elitetik gertu
ona ematen du printzipioz baina
ez diot ezer ulertu. (bis)

A. Labaka
Eta nik Aner hola ikusiz
zer nahi dezu esatea?
Begi ondoko hiru puntuek
badute kalitatea
soinekodun kirtena
semea norbaitena
ta hau da errematea!
Nik pentsatu det Euzkitzeri
pesamea ematea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra