Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Aixita Bertso Sariketa (2. 2022. Irurtzun)
Saioa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa
Gai-emailea
Gartzia, Zigor "Zian"
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen herrian bizitzeko etxe bila dabilen bikotea zarete. Alokairuak oso garesti daude. Maialenek ondoko herrira joatea proposatu dio Aneri. Anek, berriz, herritik kanpo joan baino nahiago du gurasoen etxera itzuli.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu
Bikote baten bidea aldatzen
zaigu beti aroz aro
ni neu zurekin gustora nengon
baina ez dut horren klaro
amaren alkilerra
labadora, tuperra
esan dezu ta akabo!
Kontxako hondartza maitatzen dezu
Ane ni baino gehiago. (bis)

A. Labaka
Kontxako hondartza nere etxetzat
hartua det honezkero
ta handik kanpo ez det egin nahi
behar beste errelebo
landareen gisara
jausten zait begirada
aldatzerik ez espero
ni izateari utziko diot
sustraiak moztu ezkero. (bis)

M. Akizu
Baina sustraiak ere badauka
kimua ta intsektua
Hernani baten gure bizitza
posible da hobetua
landareak, zelaia
nik zurekiko nahia
dena degu perfektua
netzat etxea izango baita
zurekin nagon lekua. (bis)

A. Labaka
Ustez perfektu zen dena baina
zerbaitek egin du labain
gure etxea zitekeena
nik ez det etxetzat orain
Donostiatik kanpo
egin nahi dezu salto
eta han ezer ez da dohain
neretzako bi ezleku dira
Hernani eta Andoain. (bis)

M. Akizu
Gertuko leku ditugu baina
eta ezlekuen pare
maiteminduta nengon gaur arte
baina xuabe-xuabe
gurasoen marmarra
dena neurtu beharra
hortik egin nahi det alde
nik aberatsa izan nahi nuke
dirurik eduki gabe (bis)

A. Labaka
Ta pentsatzen det Maialen maite
horretan ados gaudela
estutu eta laxatu iten da
harreman baten kordela
zu joaten bazera
gaur Hernani aldera
jakin hemen nagoela
astean bitan gera gaitezke
hasiberritan bezela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra