Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zigor Gartzia "Zian"

Datu pertsonalak

Izena
Gartzia, Zigor "Zian"
Izen abizen osoak
Gartzia Arregi, Zigor
Jaiotza
1974 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Haur Hezkuntzako irakaslea da.
Bertsozale gaztetatik izan arren, 2017an ekin zion bertsoak kantatzeari Pikuxar euskal txokoan "Pikubertso" egitasmoaren baitan. Aldi berean kasik, gaiak jartzen eta aurkezten hasi zen "bertso desafioetan" Irurtzunen eta lagunarteko saioetan Etxeberrin zein Barañainen.
2019a geroztik Nafarroako gai jartzaile taldeko partaide da. Gai sortzaile eta emaile gisara Bertsokabi, Izeta eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan. 2020. urtea geroztik, Aixita bertso sariketaren antolatzaile, gai jartzaile eta aurkezle aritu da.