Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilagorra [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilagorra [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Ardoa edaten dut
txuritik beltzera
denetik sartu behar
baita sabelera
zuri begira jarri
naiz Jone ta zera
ongi-etorri zuri ere
krianza* fasera.
J. Uria
Niri ere heldu zait
kriantza orena
norbaitek noizbait eman
baitzidan ordena
niretzat zerbeza zen
hauturik onena
baina tripa hau ez da
garagardoena. (bis)
S. Colina
Konparatuta ume
eta garagardo
ez da ezer aldatzen
Jone aroz aro
biak betetzen dute
tripa eta aho
ta horrek eman baietz
gaupasa gehiago. (bis)
J. Uria
Gaupasak iritsiko
dira parez pare
lehen ere ez ziren
nunbait nobedade
zuk badakizu eta
egin beharko galde
behintzat gaupasa al dator
resakarik gabe? (bis)
S. Colina
Ba hara erantzuna
entzunik galdera
dena da askatasun
ta indar galera
ekainetik aurrera
sartuko baitzera
hiru urte iraungo ditun
resaka batera. (bis)
J. Uria
Hara zer dugun beraz
eskaparatean
hor batek ere ez du
oso apartean
sartuko omen gara
hala esatean
denbora mugitzen ez
den tunel batean. (bis)
S. Colina
Ta tunelean dena
suertatzen da gaitz
baina hori pentsatu
behar zenuten garaiz.
Inbidia ematea
nahiz ez gustatu maiz
ni uaintxe tuneletik
irteten ari naiz. (bis)
J. Uria
Ta hargatik ari da
ja ontzen ardoa
txarrena omen duzu
ustez igaroa
baina pasa ekaina
uztail, azaroa…
Ta ohartzerako hortxe
nerabezaroa. (bis)
S. Colina
Nerabezarotik nahiz
ez naizen salbatzen
ta tematuko diren
dena eraldatzen
nere aldeko onurak
pentsatzera goazen:
nerabeei pardelik
ez zaie aldatzen. (bis)
*Haurdun dago Jone Uria
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra