Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Gai-jartzailea
Beltza Bengoetxea, Joseba
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Bartra, Oihana
Illarregi, Xabat
Lazkoz, Eneko
Martin, Alaia
Soto, Julio
Lana
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Auzoak zarete, Oihanaren etxebizitza beste guztien erdian dago, eta paretak oso finak direnez, beste denen hots eta zaratak entzuten ditu. Bakoitzaren ze hots aditzen duzu?

Deskribapena

Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Julio Soto

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Xabat horren da gazte
horren da alegre
noski okupatzea
zeukan bere xede
pisuan behera eta
makina bat jende
guztia entzuten dut
beti alafede
porroari xupada
ematean ere. (bis)

X. Illarregi
Okupa etorri naiz
gaztea, naparra
edifizio hontan
nolako indarra
porro bat hartu eta
dut horren beharra
kejatu egin zara
hori asmo txarra
ni naiz ezer entzuten
ez duen bakarra. (bis)

O. Bartra
Eta Maialenekin
dana ze borobil
ume txiki horrekin
zelan egon trankil?
Hor gauero-gauero
negarretan dabil
sarri diñot “Oihana
lasai” ixil-ixil
ta besteetan nahi dut
nire eskuekin hil. (bis)

M. Akizu
Ba hori egin dezakegu
sarri erdibana
nik ere esaten det
“Ai ama! Ai ama!
Polita da bizia
baino a ze lana!”.
Hirugarren pisuan
bizi da Oihana
eta gurean berriz
daukagu sabana. (bis)

O. Bartra
Nik pazientzia daukat
hori garbi bego
baina amaitu ohi dut
batzuetan bero.
Enekogana heldu
gara honezkero
Enekoz kejatzerik
ez ´zazue espero
zerbait entzungo nuke
etxean balego. (bis)

E. Lazkoz
Beraiek badakite
ez zen esan faltik
etxean ez naiz inoiz
irteteagatik
baina eskerrik asko
jakizu zergatik
zuk niri horren argi
esateagatik
zurrunkarik eiten ez
dudala badakit. (bis)

O. Bartra
Alaiak gauez ez du
inoiz errezatu
horregaitik ez nauzu
hainbeste tentsatu
hain dut miretsi eta
hain interesatu
baina zeozerrekin
nahi nuke kexatu
Alaia ez ezazu
hain fuerte pentsatu! (bis)

A. Martin
Bizkarrean espero
nuen nik labana
baina eskertzen dizut
sartu ez izana
intelektuala dut
gaueroko plana
fuerte pentsatu ohi dut
propio Oihana
xuabe esatekotan
pentsatzen dudana. (bis)

O. Bartra
Eta Juliok pentsatu
eta fuerte taupa
auzokide izatea
baina ez da mauka
zerbait euki behar dut
nik Julioren aurka
etxean entzuten da
makina bat zaunka
baina dirudienez
txakurrik ez dauka. (bis)

J. Soto
Zergatik? Ba ez dizuet
esan behar ia
nik paretaz bestalde
ikaragarria
krax, krax, krax entzuten nun
ixilik jarria
arratoi bat zela ta
hain nengon larria
orain badakit dela
zure belarria. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra