Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Bertsoa entzun |
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Matematikarekin
zertan eman lata?
Ondo begira ´zazu
aurrekoen planta
batzuk larogeirako
gutxi-gutxi falta
baina gehienak daude
pittin bat pasata. (bis)
E. Zapiain
Nik hogei urte soilik
ditut, ze papela!
Nahiz ta oraindik naizen
gazte bat itzela
zuk pasata daudela
diozu horrela
ba nik zahartu nahi nuke
beraiek bezela. (bis)
A. Egaña
Eta nik ere berdin
zalantzarik gabe
begira andre batzuk
ze guapa, ze bare
ia jarri litezke
erreginen pare
aspaldi ez nun ikusi
hainbeste koilare. (bis)
E. Zapiain
Nik ere ez nun ikusi
hainbertze sekula
uste dut planta ona
ederra dugula
diote “Ai Andoni
ze tipo mardula!”
Uste’ut fan kluba ere
etorri zaizula. (bis)
A. Egaña
Berrogei urte plazan
hala da akabo!
Hauek lehen genitun
gazteak zeharo
Virgo venerandana
oraindik hor dago
belaunaldikoa naiz
gutxi edo gehiago. (bis)
E. Zapiain
Belaunaldikoa zu
daukazu ahoan
ta nola denbora’re
aurrerantza doan
hauek egongo ziren
nik daukat gogoan
zure lehen txapelan
lehenengo lerroan. (bis)
A. Egaña
Esan dezu lerroa
hauek ta txapela
konparaketa ez zen
batere txepela
nik desio bat badut
ta dudan bezela
zure lehenengora ere
irits daitezela. (bis)
E. Zapiain
Bai ta nahiko nituzke
hor neureganandu
bertsoa ohi dudanez
ahal bezela landu
nahiz eta txapel batek
bueltan nahiko lan du
ea ez den izaten
sobera berandu. (bis)
A. Egaña
Espabilatuz gero
hortxe muga-mugan
pentsa Ekhiñe zenbat
maitatzen zaitudan
bertsotan latz ari da
ta ez duda-mudan…
Hara bertsolaritza
zenbat aldatu dan. (bis)
E. Zapiain
Bai ta aldatzen segiz
badu nahiko lana
bertsolaritzak berez
baduenez fama
Errenterin gaur-gaurkoz
ikasi dut ama!
Bertso eskolan urteetan
ikasi ez dudana. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra