Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia
Gai-emailea
Altube, Txaber
Bertsolariak / Egileak
Arrizubieta, Aroa
Bizkarra, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Pertsona biren alde bana zarete. Frantzian poliziak gazte bat tiroz hil berri du eta protesta handiak izan dira. Batek etsipenetik kantatuko du. Besteak, aurre egiteko jarreratik.

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arrizubieta
Nola ez dugu bizi behar hau
haserreaz eta minez
beti berdinok gaude borrokan
ta aurrera joan ezinez
kezkatzen dira euren buruaz
besteenaz sekula ez
guztia eman nahi nuke baina
orain ez nabil adorez.
A. Bizkarra
Baina kalean ibili gara
jantziak beroki finez
aurpegirik ez erakutsi ez
baina alkar maite zinez
tindatu gura nuke zerua
ostadarrez ta urdinez
beraien indar antolatuai
indarrez aurre eginez.

A. Arrizubieta
Baina pentsatu etorkizuna
bihur daitekela zeru
nahiz ta borrokan dabiltzan hoiek
dauzkagun gure eredu
pentsa ezazu oraingoz nahiko
postura zailan gaude gu
guztia dugu lortzeko baina
honek merezi ote du?
A. Bizkarra
Egun batean ezin litekez
gatxa guztia be zuzendu
ta gelditasun bihurtzen dira
makina bat mugimendu
baina geroa konkista leike
orain hitsetik aldendu
su hori sugar iraunkorrago
bilakatuko bagendu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra