Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-01-27 Urruña Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Eki Mateorena

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsuxurla (1. 2023)
Saioa
2023-01-27 Urruña Sariketa
Gai-emailea
Alzugarai, Xalbat
Casamajou, Leire
Bertsolariak / Egileak
Aizpurua Ibargarai, Haira
Mateorena, Eki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amazonian galdu zareten bi lagun zarete. Bat-batean, bertako tribu batekin egin duzue topo.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-01-27 Urruña Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Eki Mateorena

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Aizpurua
Amazonian ongi ginen gu aritu
haiei buruz mila gauz baititut aditu
Eki zuk ez deus egin, ez zaitez mugitu! (bis)

E. Mateorena
Nahiz hitzak nahi nituzkeen pixka’t elkar truka
uste dut biok gaizki behar dugu buka
zergatik datoz denak aizkorak hartuta? (bis)

H. Aizpurua
Salda bero bat dute untzian egosi
eta hoien mantalak horren ongi josi
baina itxoin! Eki hori ez ote da Ortzi? (bis)

E. Mateorena
Baina katarroakin ai dira zapuzten
ai ze arropa gutxi hoi ez dut ikusten
amak ez dit horrela ateratzen uzten! (bis)

H. Aizpurua
Nola komunikatu… Zer da aitzakia?
Nahi dut poliki joan ta ez egin gaizkia
nola zen? Jon Braun, Jon Braun indio ttipia... (bis)

E. Mateorena
Esperientzia berriak nahi Brasil partean
ta lehenengo aldia heldu bapatean
bai lehenengo aldia kazula batean. (bis)

H. Aizpurua
Haien begi beltz eta hortz beltz hoien truke
nahiz eta ere baduten hainbeste bertute
horrela egiezu ulertuko dute. (bis)

E. Mateorena
Haira ez zaite hasi hola keinuekin
ze bukatuko dugu hilda berdin-berdin
lotuta gaudenean ezin hola egin! (bis)

H. Aizpurua
Igo gaituzte eta gu gorri eginak
guri eman loreak eta pinpirinak
hoientzat orain gira haien erreginak. (bis)

E. Mateorena
Oso garesti ordaindu genuen hotela
ta Todo incluido eman zigutela
ba uste dut hau barne hau ez zekarrela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra