Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eki Mateorena

Datu pertsonalak

Izena
Mateorena, Eki
Izen abizen osoak
Mateorena Zozaia
Jaiotza
2005 Leitza + Leitza < Leitzaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Adimen Artifizialeko ikaslea da EHUn.

10 urterekin hasi zen bertsotan, eskolaz kanpoko jarduera batean, Joxema Leitza zuela irakasle.
Gaur egun, Tolosaldeko Harituz bertso elkartean dabil, baita Leitzako bertso eskolan ere.

2020ko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa izan zuen lehendabiziko plaza, 15 urterekin. Ekhiñe Zapiain, Bittori Elizalde, Beñat Astiz, Ainhoa Arrizabalaga, Etxahun Azkarraga eta Amaia Lasheras izan ziren Ekirekin kantuan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hirutan izan da bigarren; 2021, 2022 eta 2023an. Euskal Herriko Eskolartekoan hiru aldiz parte hartu du eta 2023koan txapeldunorde izan zen. 2023an “Bertsuxurla” binakako sariketa irabazi zuen Eki berak eta Haira Aizpuruak osatutako bikoteak. Gainera, urte berean Barañaingo kopla txapelketa ere irabazi zuen. 2023koa izanen da bere helduen mailako lehendabiziko Nafarroako Txapelketa.