Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-10-21 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2023-10-21 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Bi ume txiki etxean eta
bada esne, pardel salda
hiru bat ordu segidan ere
sarri ezin dira salba
baino nerabe pare bat dezu
eta nahi nizuke galda
beraiek hazten joan heinean
ardura bajatzen al da?
J.M. Irazu
Hori ez dakit horrela dan ba
aspaldi nabil jo ta su
ardurak ere gehitzen dijoaz
Oihana izan zuk kasu
bideak eta juerga aldiak
kezka eta amenazu
zu’re lo egin ezinik baino
behintzat etxean dauzkazu.
O. Iguaran
Ai baino kezka betiko al du
hortaz aitak edo amak?
Ordu txikitan ze esnaldiak
azkenaldian emanak
gure txikian gose-egarriak
eman dizkit neri lanak
edan beharrak eta zuenei
behar gabean edanak.
J.M. Irazu
Oso kontraste polita Oihana
baina ez da atsegina
titia eta Kuba-Martini
ez dira gauza berdina
eta etxera bueltan horretxek
dakarkien eragina
lo eza baino okerragoa
lorikan egin ezina.
O. Iguaran
Egia esan ezina txarra
degu beti alajaina
ai baino kezkak bat estutzen du
lo premiak beste aina
gureak gero bota egiten du
sarri parrasta bikaina
baino susmo det hobea dela
esne minduan usaina.
J.M. Irazu
Esne minduana ezta ederra
zergatik guztia konta
etorri eta komuneraino
eta hori gutxi jota
zu berriz lasai maindire artean
estutzen zabiltza soka
oain amorratu egiten zera
baina gero faltan bota.
O. Iguaran
Ta nerabeen kezkak hartuta
egin degunez prediku
zure semeen juerga gosean
kezka nahiz nik entenditu
beste kezka bat det nere baitan
ezin zaidana kabitu
berdina ote zenuke kezka
bi alaba bazenitu?
J.M. Irazu
Hortan gezurrik ez dezu bota
aldatu zait kolorea
alkohola eta txofertzarena
beti dabilzkit ordea
beste aldera izango nuen
halako kezka morea
orain haundia sufritzen badet
hala balitza doblea.
O. Iguaran
Nere asmoa halere ez zan
horren serio jartzea
nahiz eta kezka doblea leiken
ez det nahi konparatzea
baino nahi bada denak parrandan
berdintsu desmadratzea
kezkari ere tokatzen zaio
bere aldez aldatzea.
J.M. Irazu
Eta horrela izan dedila
denak arriskutik salbu
ta kezka hori aldatu ez ezik
ahal dala ez dedi azaldu
orain negarrez eta kejaka
nolatan gabiltzanak gu
baina gaurikan beltzena ere
egunsenti polita du.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra