Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Paula Amilburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Saioa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Manex
Amilburu, Paula
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikote ohia zarete. Elkarrekin hogeita sei urte bizi ondoren gaur banatu zarete. Dibortzio paperak sinatu, eta besarkada eman diozue elkarri.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Paula Amilburu

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Manex Agirre
Nostalgiarik ez dago hemen
laztanen eta musuen
inertziaren korapiloak
harrapatu baikintuen.
Ez nuen uste zu sentitzea
gaur ahalik eta gertuen
besarkada hau gogorra izan da
baina Paula, behar nuen!

Paula Amilburu
Bikoteari eutsi nahiean
egin genituen lanak
baina azkenean harrapatuta
gu liskarrek eta dramak
besarkatuta bueltatu zaizkit
malko ta maitasun zamak
atzera beira ederragoa
dirudi ta iraganak!

Manex Agirre
Iraganean bizitza dago
ta sentsazioak mila
hori ez da berriz itzuli behar
ta aurrera doa gurpila.
Ni noizean behin hor hasiko naiz
memorian bila-bila
nagusitzen den oroitzapena
gozoa izan dadila!

Paula Amilburu
Asko genuen hasieratik
gu biok hor hobetzeko
ta ia hor kotxea ta etxea daude
banatuta sinatzeko…
Seme-alabak euki izanak
baina daukat eskertzeko
aldiro-aldiro gutxi bada ere
biok elkar ikusteko!

Manex Agirre
Taberna baten, kafesne batek
igual bilduko gaitu gu
garai batean bizitakoak
gogoratuko ditugu
lehen frakaso bat zela uste nuen
pena neukan buruz-buru
baina ez, Paula, kontu honekin
biok irabazi dugu!

Paula Amilburu
Heldutasuna nabari zaigu
jada hori ez da traba
zoriona ere konpartitzen gu
hala nola ari gara
bizitzan gauzak noizbehinka horrela
direlako beharbada
gonbidapena jasoko duzu
nire hurrengo ezkontzara!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra