Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Viñaspre
Bertsoa entzun |
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Viñaspre
Neurria:
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Apaiz eskolan ikasi nuen
hola esanda dago dena!
Hogei urteko gazte bat naiz ni
asko sufritu zuena.
Bazen apaiz bat gure tutore
ukitu ohi gintuena
ta modu hortan hasi ziren bai
ez dakit zenbat problema…
Bazun izan ta izena
eta ospe nabarmena.
Bart bere eskela aurkitu nuen
egunkarian barrena,
lo egiteko segurtasuna
da botikarik onena! (bis)
Klase ostean, “Geratu zaitez”
entzutea ez zen arraro
ta zenbat ordu bere eskutan
ote ditugun igaro…
Bakarra ez, batzuk ginen beraren
jostailu eta esklabo
ta gozamena bere aurpegian
irribarre batekin zeharo
hori amaitu da, klaro!
Eta horrela nahiago!
Pena bakarra daukat barruan
ez sufritzea gehiago
ta infernuan aurkituko da
zerurik baldin badago! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra