Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Performance
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Viñaspre, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur, aspaldiko partez, pilularik hartu gabe lo egin ahal izan duzu.

Description

Melody
Azken urteetan gure herrian
Stanza name
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Viñaspre

Stanza name:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)  
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apaiz eskolan ikasi nuen
hola esanda dago dena!
Hogei urteko gazte bat naiz ni
asko sufritu zuena.
Bazen apaiz bat gure tutore
ukitu ohi gintuena
ta modu hortan hasi ziren bai
ez dakit zenbat problema…
Bazun izan ta izena
eta ospe nabarmena.
Bart bere eskela aurkitu nuen
egunkarian barrena,
lo egiteko segurtasuna
da botikarik onena! (bis)

Klase ostean, “Geratu zaitez”
entzutea ez zen arraro
ta zenbat ordu bere eskutan
ote ditugun igaro…
Bakarra ez, batzuk ginen beraren
jostailu eta esklabo
ta gozamena bere aurpegian
irribarre batekin zeharo
hori amaitu da, klaro!
Eta horrela nahiago!
Pena bakarra daukat barruan
ez sufritzea gehiago
ta infernuan aurkituko da
zerurik baldin badago! (bis)