Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Xabat Illarregi
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Xabat Illarregi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Illarregi
Ehun euroko trajea
hau gauza krudela
bera izan behar zen
ezin zen bestela !
Zenion txorimalo
batentzako zela
uste nuen zugatik
esan zenuela. (bis)
J. Illarregi
Ze nolako gogoa
umeratarako
bi makil hortxe daude
trajeakin guapo
propio eskatu nizun
zauelako flako
berari zure antza
hartzen niolako. (bis)
X. Illarregi
Nere antza bazeukan
nolako artea
txandal zahar bat ipini
ta hala pakea!
Baina ehun euro ditugu
hau nere partea
garesti irten behar zaizu
barazki jatea. (bis)
J. Illarregi
Hau zure ezkontzako
trajea jakina
baino dibortziatu
zinen ta ze mina!
Propio eskatu dizut
nire ahalegina
berriro ein ez dezazun
zuk fallo berdina. (bis)
X. Illarregi
Ezkontzea batzutan
baita arriskutsu
orain gure artean
ez hitz ta ez muxu
nahiz txoririk ez duzun
aurkituko usu
lagunak ere hala
uxatzen dituzu. (bis)
J. Illarregi
Beraz jarri didazu
oraintxe eskela
berriz lagunak ezin
gara izan bela
lehen ere esan izan
didate horrela
jatorra baina txori
burua naizela. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra