Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Saioa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolariak / Egileak
Illarregi, Xabat
Sanjurjo, Josu
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Josu semea eta Xabat gurasoa zarete. Xabat duela bi urte alargundu zen. Gaur Josu, Xabatek esan dizu bakarrik sentitzen dela eta bere etxeko gela bat alokatzea pentsatzen ari dela.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sanjurjo
Ama joan zenetik
ene ze aldarte
nahiz eta zaintza dugun
egun estandarte
isilik egon zara
aita gaur bitarte
norbait nahi duzu zure
bizitzaren parte.
Zenbat sufritu duzu
hori erran arte.

X. Illarregi
Begia jarri diot
hainbat harremani
nahi nioke norbaiti
gela bat eskaini
nik ere bai baitauzkat
besteek aina premi
zu noizbait joango zara
halaxe komeni
ta etxean bakarrik
geratuko naiz ni.

J. Sanjurjo
Pertsona gisa berriz
zurekin hazteko
edo duzun min hori
behingoz ahanzteko
egoera hau dugu
horren aparteko!
Etor zaitez nirera
aita ez nahasteko
ez al duzu berandu
zerotik hasteko?

X. Illarregi
Zurekin joateko
zuk hala tentatu
baina soka ezin dut
hainbeste tenkatu
norbait behar dudala
nik dizut kontatu
nahi nuke nik daukadan
huts hori salbatu
baina zure bizkirik
ez dut nahi aldatu.

J. Sanjurjo
Nahiz ta oraindik zauden
zure oinazean
sartu beharko dugu
hurrengo fasean
lekutxo bat badago
gure baratzean
eta aita bi aldiz
ongi pentsatzean
behintzat ezezagunik
ez sartu etxean.

X. Illarregi
Begia botaz hainbat
pertsona jatorri
soluzioak min bat
bai dauka jatorri
nere behar batetik
dena eratorri
halaxe egingo dut
egin eta korri
baina astean bitan
bisitan etorri.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra