Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Oier Etxeberria
Bertsoa entzun |
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Oier Etxeberria
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Etxeberria
Harremanaren norantza
egoki zijoan antza
une batean ordea egin
genuen zalantza
zu ta ni elkarren kasa
baina hau dugu kapaza
alokairuko lehenengo hila
ez baita erraza. (bis)
A. Azpiroz
Hegan joan zaigu patxara
ta mudantzak ze pasara!
Alokairuko lehen hil hontan
aspertu naiz jada
armario batek traba
mahaia muitu zazu hara
elkarbizitza horren aldean
oso errexa da. (bis)
O. Etxeberria
Lehenago zernahi baimendu
bi gurasoak sostengu
ordea orain biok bakarrik
elkarren ukendu
muebleak jarri ta kendu
harreman baten zimendu
hausten ez dena indartsuago
egiten omen du. (bis)
A. Azpiroz
Gurasonetik eskapo
ta bizi nahi degu bapo
lehen kroketa genun gehiena
gaur egun tabako
elkarbizitza da gako
hortan saiatu beharko
ea ez degun elkar aspertzen
astebeterako. (bis)
O. Etxeberria
Inoiz egon gabe mutu
aurkitu elkarren puntu
garrantzitsuak ta elkar zainduz
laztandu, ikutu
zer den bizitzea juntu
nola dugun ezagutu
lehen batxea ez dezagula
adokin bihurtu. (bis)
A. Azpiroz
Lehen batxea hor dago
izango dira gehiago
ozpinetikan egingo degu
bizi hontan trago
sukaldean ez naiz mago
ez naiz guapo, ez naiz bravo
eta goizean jeiki berritan
are gutxiago (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra