Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagun minak izan zineten. Orain urte batzuk elkarrekin haserretu zineten. Berriro heldu diozue harremanari.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Alaia Martin

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Lehenengo begiradatik
hurrengo besarkadatik
berriro batu gara Amaia
lehengo taupadatik
merezi zuen ez dakit
urte ta orduek tik-tak-tik
gure harremana galdu izana
mutil batengatik. (bis)

A. Iturriotz
Berekiko bion grina
Aitor jo ze tipo fina!
Nik nahi nuen ta zu aurreratu
nahi gisan jakina
lehen gure nahi ta ezina
orain bion ahalegina
heteronormak gu bioi ere
egin digu mina. (bis)

A. Martin
Heteronormaz irtenda
bihotzez lepo agenda
baina amodio romantikoa
hola izaten da
baina hautsi dugu zerrenda
Aitor ez baitzen leienda
eskerrak kendu genuen gure
begitako benda. (bis)

A. Iturriotz
Gure Aitorren heriotza
ta berriz libre bihotza
ta zuregana etorri da ba
gaur nere aitortza
lehenago zeloen hotsa
eta zu gabe ze hotza!
Biak batera sentitzen ditut
poza eta lotsa. (bis)

A. Martin
Poz bat daukagu lotsako
mina ez da orain malko
tori trago bat bihurtu gaua
ke eta tabako
ai Amayita neskato
nik maite zaitut a sako!
Zin egin daigun hau ez zaigula
berriro pasako. (bis)

A. Iturriotz
Zugana dut begirada
zin egiten dizut hara
ta txupito bat edango dugu
ene ze zirrara!
Ze ja gurea da gaba
emaidazu besarkada
indartsuago bihurtzen gara
elkartzen bagara. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra