Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz
Bertsoa entzun |
2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz
Neurria:
Zortziko ertaina (hg) / Lau puntuko ertaina (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ekologismoa dugu
bortxa baten sintoma
berez nik lortu nahi ditut
lege ta erreforma
lurrak izan behar baitu
denona, guztiona
AHT-ak, eolikoek
jarri digute horma
ta eskaini didatena
da ardura sakona
dena aldatuko baita
joaten banaiz hona
militantziak leukake
txosten luzeen forma. (bis)
Idealista naiz orain
hala nintzen gaztetan
baina Euskal Herria dabil
lurraren desorekan
helizeak nahi dituzte
mendian zein ordekan
ta ni duda hontan nabil
gaur nere hesteetan
baina ezetz esango dut
ta ari naiz benetan
ikusi besterik ez da
gaur gure herrietan
dena ez da erabakitzen
instituzioetan. (bis)
Nere erantzunan ez da
izan denen gustora
galdera egin zidaten
egin zuten aproba
ikusten didatelako
nahia eta ganora
ni naiz ekologismoan
muinaren metafora
baina hemendik banoa
alderditik kanpora
nere herriko taldera
han biltzarretan gora
zerbait lortuko badugu
kaletik izango da. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra