Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Unai
Lana
Bakarka bukaerako agurra
Jarritako gaia
Bukaerako agurra

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsoa ez du egiten
soilik oholtza bazterrak
eta are gutxiago
geronen arteko gerrak
baizik haur baten barruko
hitz jokoaren kilkerrak
bertso eskolako bertso
ta erratz kirten okerrak
epaile ta gai jartzaile
mintegiak ta tailerrak
gure Ford Transit xaharreko
borondatezko txoferrak
ematearren mikro bat
ta holako plaza ederrak
bertsolaritzaren parte
zareten denei eskerrak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra