Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Saats Karasatorre, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Saats Karasatorre, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1.- Lurrean 50 euroko billetea aurkitu duzu.
Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Orioko balearena
J. Uria
Berrogeta hamar euro
hor zeuden tabernan
topatu ta zer egin
hor nabil dileman
bertsozalearekin
ai zenbat harreman!
Onena igual euro bat
bakoitzari eman. (bis)
S. Karasatorre
Billete haundi hori
eskuetan hartu
eta bi aldetara
xuabe begiratu
poltsikoraino goxo
eta xuabe sartu
ta gero besterikan
ba ote den bilatu. (bis)
J. Illarregi
Lagunekin tabernan
posible ote da?
Ta bati billete bat
patrikatik behera
niretzat hartuko dut
denon mesedera
ta erori zaionari
trago bat atera. (bis)
2.- Erosketa egiten ari zarela, sartu berri den bat zure aitzinean kolatu egin da.
Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Agur sagar beltzeran
J. Uria
Hara erosketetan
hurrengo problema
ni bi esne kaxarekin
kajeroan barrena
ondokoak karroa
beteta du dena
ta pasa da eskatu
gabean baimena
ta nik eskatu diot
hari barkamena.
S. Karasatorre
Nola hemen ez daukan
inortxok kontrola
aurretikan pasa zait
egin gabe kola
halakoak gertatu
izan dira hola
baina ez diot esango
deus ere inola
berroita hamarrekoa
erori zaiola.
J. Illarregi
Eroski baten sartu
eta berehala
amona xahar bat makur
aurrerantz doala
aurretik kolatu zait
nahi gabe bezala
nere esneak zintara
bota ditut, hala!
Nereak ere berak
ordaindu ditzala.
3.- Aparkatzen ari zarela atzeko kotxeari kolpea eman diozu.
Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Mundu hau uzten bazun
J.Uria
Akatsak egitea
zer da? Humanoa.
Bizitza hontan hori
gure erritmoa
ta akatsak onartzea
da gauza sanoa
gauzak ondo eginda
hemendik banoa
hor dauzka billete bat
ta telefonoa.
S. Karasatorre
Kotxean egongo naiz
goxo pipak jaten
ta bera etortzean
ni halako baten
parera agertuko naiz
ta zera esaten
berak jo nauela ni
ta garrantzia ken
ea nirea ere
konpondu dezakeen.
J. Illarregi
Aparkatzen atzeko
kotxea kolpatu
ta inguruko jendeak
neri begiratu
beraz paper batean
ipini bi datu
kapoaren gainean
hau dut izkribatu:
“Kolpe bat eman dizut
mesedez barkatu”.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra