Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia
Gai-jartzailea
Belarra, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten…

Deskribapena

Doinua
Oraindik hango oihartzun hots bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Zenbat jende ta zenbat gorputz ta
zenbat sentipen begira!
Zenbat iritzi, zenbat pertsona
beste hainbeste desira
baino batzuek, gizonak asko
lehengoari nahi tira
oinpeko lurra mugitu zaie
ta beldurtu egin dira.

J. Soto
Oraindik ere mingain gaiztoko
eta begi arrotzeko
oraindik ere segitzen dugu
lehengoen lorratzeko
gaurko egunez harrotasun bat
nahiz badagon errotzeko
gizarte gisa motibo haundirik
ez daukagu harrotzeko.

M. Lujanbio
Alde batetik ni pozik nago
dena hobeki dago ta
indar gehiago hartu baitugu
nahiz jende askok gorrota
eta badago arkeria bat
zenbait resistentzi mota
baina badago harrotasun bat
harrokeriaren kontra.

J. Soto
Harrotasunak ia baretzen
dituen ba gure gaitzak
ta egiten den pedagogiak
ematen ditun emaitzak
LHko, DBHko
mutikoak hartu aintzat
oraindik ere maricon hitza
darabiltenak iraintzat.

M. Lujanbio
Marikoi hitza erabiltzen da
askok baitu begiz joa
oraindik ere nahiago dute
urruxa eta ixkoa
baino bandera ortzadarra ez da
kontsumismo bat listoa
baizik bizitzen aldeko lutxa
hezur ta haragizkoa.

J. Soto
Ezin ulertuz gaude osatzen
garela gu identitatez
anitzak diren gustuez eta
milaka sexualitatez
eta agian guk gizakiok
loturik baikaude katez
begi karratu bi behar ditugu
begi borobilen partez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra