Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bizitza mila geruza dira
milaka poz eta pena
eta minaren kostra kentzean
sortzen da itxaropena
politak dira sofako siestak
ordu erdi zein laurdena
polita apal bat ta liburuen
alfabetozko ordena
polita ama egun txar baten
zuri itxoiten dagoena
propio egin dizuna zeure
janari gustukoena.
Eta negutik udara doan
armarioa berritu
loreei ura bota, kimatu
bizitzak mila erritu
astelehen gauak ja martitzentzen
eta eguenak bariku
ta aspaldiko lagun batekin
telefonotik aritu
pisukideekin sofan eseri
nork bere tramak baditu
ta heriotza hor egon arren
sentitzea infinitu.
Tabernarian kafesne hori
denak lagun ta bezero
txoferrek elkar agurtzen dute
kaminoan egunero
idazmahaian argazkitxo bat
ta etxea ez da bulego
edo pixkana borratzen diren
bi telefono numero
bidai luze bat kotxe barruan
ta eguzki gorri bat bero
lagun minekin kantatutako
saio on bat eta gero.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra