Bertsos - View details   To know more about this section

2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-07-04 Muxika Berezia
Conductor
Arana, Oihana
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Literatura oro har, eta poesia bereziki, tristurarekin lotzen da, nostalgiarekin. Eta nik kontrakoa eskatuko dizut. Deskribatuko al dizkiguzu poema baterako modukoak diren une zoriontsuak?

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitza mila geruza dira
milaka poz eta pena
eta minaren kostra kentzean
sortzen da itxaropena
politak dira sofako siestak
ordu erdi zein laurdena
polita apal bat ta liburuen
alfabetozko ordena
polita ama egun txar baten
zuri itxoiten dagoena
propio egin dizuna zeure
janari gustukoena.

Eta negutik udara doan
armarioa berritu
loreei ura bota, kimatu
bizitzak mila erritu
astelehen gauak ja martitzentzen
eta eguenak bariku
ta aspaldiko lagun batekin
telefonotik aritu
pisukideekin sofan eseri
nork bere tramak baditu
ta heriotza hor egon arren
sentitzea infinitu.

Tabernarian kafesne hori
denak lagun ta bezero
txoferrek elkar agurtzen dute
kaminoan egunero
idazmahaian argazkitxo bat
ta etxea ez da bulego
edo pixkana borratzen diren
bi telefono numero
bidai luze bat kotxe barruan
ta eguzki gorri bat bero
lagun minekin kantatutako
saio on bat eta gero.