Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia
Gai-jartzailea
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ogasunak ere dena kontrolatu nahi, eta aurten hasi da zenbait tokitan txosna eta herrietako jaietako ekonomia kontrolatu nahian. Gasteizen herriko txosnei Ticket bai sistema ezarri nahi izan die, eta hurrengo urtean helduko omen da Bizkaia eta Gipuzkoara. Beñat, ticket bai ala ticket ez?

Deskribapena

Doinua
Amodioa gauza tristea
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Polemika bat egon da nunbait
Ticket baiari lotua
orain arteko eredu hori
omen dago agortua
eta festaren erdigunera
ailegatu da jokua
kontrolik behar dugun edo ez
hori ez dugu kontua
arazoa da ea norengan
ipintzen dugun fokua.

Txosnak ekarpen bat egiten du
eta besterik ezean
mugimendu bat elikatzen da
eta barraren ertzean
ardatza jarri nahi ez duena
norbere interesean
baina Ticket bai sartu omen da
halaxe diru beltzean
legeak beti begiratzen du
pobreenaren etxean.

Ze Iberdrola ta Petronorren
badago usain ustela
AHTren obretara ere
so jar gaitezen bestela
ta lanpostu ta txiringitoak
ia azokan bezela
egia bada ustelkeria
kontrolatu nahi dutela
Jaurlaritzaren estolderiak
arakatu ditzatela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra