Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa?

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan III
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alkandora zabalak
ziren nere planak
hartara errazteko
hau sartzeko lanak
baina hawaianak ez
hor argi esanak
barre egingo didate
oholtzakide danak. (bis)

M. Lujanbio
Lore eta hostoei
orduan zuk paso
ene! Moda kontuan
zabiltzate lauso
zuri L ez zaizu
sartuko akaso
XL badaukat
Xebaxtian Lizaso. (bis)

A. Egaña
Eta galtzak’e nahiko
bereziak klaro!
Praketaik gabe batzuk
nituen itxaro
esku bakarrarekin
praketaz akabo
txoria harrapatzeko
arriskua dago. (bis)

M. Lujanbio
Hainbeste txori kontu
detailezko datu
bakarrik nahi det saldu
ta ondo kobratu
horra hor gomadunak
zuk ondo kokatu
ta hortik aurrerakorik
neri ez kontatu. (bis)

A. Egaña
Ta zapata pare bat
behar det itzela
aintzat hartu egoera
berezia dela
kanpora lokarriak
kanpora kordela!
Edota belkrodunak
umeek bezela. (bis)

M. Lujanbio
Nahiz lokarriak izan
neurri-neurrikoak
nahiz umeen belkroak
beti-betikoak
oholtzatikan irrist
ein zula tipoak
zoruak behar dituzu
bentosakikoak. (bis)

A. Egaña
Niki, praka, zapata
hori ez da dena
buru gainean badet
falta nabarmena
nere lehengo txapela
nola dan bestena
txapel bat behar nuke
erortzen ez dena. (bis)

M. Lujanbio
Hau da hau kejosoa
min hemen ta min han
azkeneko kolpea
oholtza ixkinan
txapela ere galdu
omen zun antzinan
ordun’e buruz behera
zu erori zinan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra