Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Hainbeste urtetako
ze kondena ordain!
Oraindik familiak
itxaron gelan zain
historiak hartu du
bere buruan gain
ze zaratatsua lehen
ze ixila orain.
M. Lujanbio
Erasoa kalean
erasoa prentsan
herria borrokan ta
gu autodefentsan
bukaera behar da
deskantsatu dezan
ta bai, orain jendea
ja ez daki zer esan.
N. Ibarzabal
Horrenbeste urtetan
isiltasun menpe
bizi izan direnak
horrenbeste jende
dena erreztuko zela
gero epez epe
baina orain trankil berba
egin al daiteke?
M. Lujanbio
Ja ez daude lehengo
harri eta bala
baina askok dardarka
mamia ta azala
hitz eginez gero hor da
burdinen itzala
bizi gara pakean
bageunde bezala.
N. Ibarzabal
Oraindik bakegintzak
du galtza bete lan
denok erdin bilduta
geure minen gelan
kontraesan betean
ta ez dakit zelan
ta Sarri Sarri betau
egin da kartzelan.
M. Lujanbio
Pentsa kantu batentzat
ze merezimendu!
Memoria nahi dute
historitik kendu
baina iragan dena
jakingo bagendu!
Noiztik hasi oroitzen
zeinen agintzen du?
N. Ibarzabal
Galdera nahiko zaila
ta orain ez dakit
erlojuak aurrerantz
badoaz tik, tak, tik
nola aniztu leike
geroa bertatik?
Ze dikurtso bakar bat
dator bafleetatik.
M. Lujanbio
Ta bafleen oihartzuna
nahi dute handitu
Gogora Institutu
eta abar argitu
iraganari beira
dena zedarritu
baina iragan horrek
zulo asko ditu.
N. Ibarzabal
Iragana geroa
ta gaurko jarduna
bizi izan gabea
ta bizi duguna
zelan lortu sarritan
ez dakit laguna
hontaz berba egiteko
zilegitasuna.
M. Lujanbio
Legez ere ezin da
ta hitz egin garden
dena kontatzen saia
gaitezen dena den
azierto ta akatsak
azaltzen nabarmen
ia behingoz presentera
ailegatzen garen.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra