Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-01 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Martikorena Lizaso, Eñaut
Rekondo Izagirre, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nerabe baten gurasoak zarete eta langabezian zaudete biok. Zuen semeak esan dizue 500 euro behar dituela ikas bidaira joateko. Zuk, Andoni, uste duzu ordaindu egin beharko zenuketela. Eñaut, ez dago ados.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Andoni Rekondo Izagirre

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rekondo
Egia da bai diru kontutan
ez gabiltzala galako
baina Martinek ez du eskatu
beti hainbeste halako
guk ulertzean eta zaintzean
hortxe daude zenbait gako
zeren bestela gera daiteke
betiko taldetik kanpo.

E. Martikorena
Ez da galako ez gabiltzala
baizik eta desastrea
eta jakina lagun artean
honek dakar desgastea
baino ai Martin nola ez degun
aberats seme gaztea
bidaiatzea baino hobea
izango du ikastea.

A. Rekondo
Batxillergoan jasan ditu ba
formulak eta problemak
justu dexente ikasi ondoren
Mallorcara doaz denak
ondo ulertu dezake hori
behin gaztea izan zenak
ze nik bertatik gordetzen ditut
oroitzapenik onenak.

E. Martikorena
Nostalgiaren putzu sakonan
zabiltza igeriketan
gertatu zana edertu eta
alperreko berriketan
baino ez degu biok sartzerik
horrelako logiketan
problemak etxen ditugu eta
ez hark matematiketan.

A. Rekondo
Noski problemak ez ditut ahazten
hori oso ondo dakigu
baina nazkatu egin da hura
bera gu bion gatibu
poztasun pixka’t sortzeko Eñaut
inoiz ez da aski diru
eta pixka bat heldutu orduko
betiko eskertuko digu.

E. Martikorena
Bakit honekin ezin zaiola
hari irririk hedatu
ta etxe hontan genitun bronka
erritmok azeleratu
baino kontua ezin daiteke
negatiboan geratu
baldintzengatik gaude horrela
ezin degu aukeratu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra