Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Neurria:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goizean goizik hasi lanean
ta ez dezu hontan pentsatzen
baina pixkana soka joaten da
tenkatzen eta tenkatzen
auskalo zenbat bezero diran
denda hontatik pasatzen
errexena da kamiseta hartu
ta “probatzera goazen”
jarduten dira beren gorputza
ispiluari azaltzen
baina berriro ondo jartzeko
denbora ez dute galtzen
nabari da bai errespetoa
ez dutela inun saltzen. (bis)
Joan dan astean pasatakoa
noa hitzez hitz kontatzera
mutil gazte bat inguratu zen
gure stand-aren ertzera
bat jarri eta bestea kendu
aurrera eta atzera
halako baten galdetu zidan
zein zan nere parezera
ta jarri nitun nere begiak
berari begiratzera
xixko eginda zegonez dena
nik erantzun nion zera:
“dena primeran geratzen zaizu
lotsagabe hutsa zera” (bis)
Eguerdirako denda itxi nuen
ja gosetuta aibala!
Bikoteari kontatu nion
hori pasa zitzaidala
ta lasaitzeko eskatzen zidan
hau da betiko itzala
lotsagabeak dexente dira
igual norbait zerbitzala
ta esaldi batez bukatu zuen
bere esaera hala
gure amamak txikitan sarri
esaten zuen bezala
tximua zetaz jantziagatik
tximuan bihurtzen dala. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra