Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ordu gutxitan bereizten dira
nigan gaua ta eguna
orain arteko nere bidea
izanagatik leuna
zuhaitz bat egin genun eskolan
ta ibili naiz zer suma
gurasoek maitasuna
emateko gaitasuna
baino lapurtu egin zintuzten
hori aitak esan zuna
hori izan da galdera gehio
sortu ditun erantzuna. (bis)
Begietara begiratu det
eta odolak irakin
nere bizitza bihurtu baita
naipe kartazko eraikin
gaur arte nahiz ta pozik nengoen
nere etxeko erakin
bizitza ona neramakin
ta hala behar det ekin
nahiz ta zorretan sentitzen naizen
aitakin eta amakin
nundik natorren jakin ezian
nora nuan ezin jakin. (bis)
Beti lurrari atxikitua
bizi izan da gizakia
ta albistea gogorra izan da
gogorra ta basatia
ez da errexa guraso gisa
ere dena jasatia
rumaniako atia
zabaltzeko aitzakia
ta amak esan dio aitari
hemen da seme maitia
orain eskutan daukat berriro
falta nun puzzle zatia. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra