Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Neurria:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxebizitza duin eskean
igo da Bilbon marea
gure kultura sinbolo handi
baten koloka grabea
gure aitaren etxe defentsan
amen etxea utzi ez ote zan
ta dakarren ondarea
zimendu zaharrei oreka berriz
jar dakiegun habea
enkonfratua baino oinarri
hobea baita sarea
eraiki dezan hitzen ardatzak
bizigarria zaigun arrats bat
teilatu baten jabea
baina sabairik gabea.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra