Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete. Eneritz, etxe berria erosi duzue, eta, badaezpada, Aneren gurasoei giltzen kopia bat eman zenieten larrialdietarako. Orain, Aneren gurasoak edozein momentutan sartzen dira etxera.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Artetxe
Nahiz ta etxeak behar
lukeena saria
igual geratu zaigu
pixka’t bat handia
zure aitak ta amak
nolako nagia
gure harremana al
da larrialdia? (bis)

A. Labaka
Larrialdi alarma
halakoren baten
piztu eta zaila da
ezetza esaten
larrialdi haundi bat
gabiltza jasaten
azkar sartzen dira ta
ez dira joaten. (bis)

E. Artetxe
Hara intimitatea
den gure baldintza
baina eskeini genien
gure etxeko giltza
egun osoan gure
etxean dabiltza
ez al zuten ulertu
“badaezpada” hitza? (bis)

A. Labaka
Gu noizbait elkarrekin
hasita ligatzen
orain elkarbizitza
al doa higatzen?
Badaezpadara beti
dira katigatzen
uste det ez direla
zurekin fidatzen. (bis)

E. Artetxe
Egun osoz lanean
geure ahaleginez
etxera iristen naiz
hanketako minez
zure aita ta ama
bidali ezinez
afaria prestatu
balute gutxinez! (bis)

A. Labaka
Afaria prestatu
behar dute jator
baina zu jartzen zera
erdi erasokor
ai, zuri kontatzeko
zerbait badaukat hor.
Gero esango dizut
justu aita dator. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra