Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aner Peritz Manterola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Peritz Manterola, Aner
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lagunak zarete. Herriko merkatariek gabonetako saskia zozketatzen dute. Zuk, Aner, dozena bat txartel erosi zenituen, eta haietako bat Nereari oparitu zenion. Berari tokatu zaio saskia.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aner Peritz Manterola

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Euzkitze
Lagunak izateko
zer egin behar den!
Zer egin nuen ez dut
ja ikusten garden
lagun ona izan nintzen
ni ona nabarmen
orain ikusiko da
ea zu bazaren. (bis)

N. Elustondo
Bertan urdaiazpiko
edota turroiak
ardo eta pattarrak
beltzak ta marroiak
kexatzeko dituzu
zure arrazoiak
nahi badezu zuretzat
dira polboroiak. (bis)

A. Euzkitze
Orduan polboroiak
modu zilegian
emango dizkidazu
asmo zailegian
ondo! Sartuko ditut
ahoan erdian
ta eztula egingo
dizut aurpegian. (bis)

N. Elustondo
Horrek ez nau jarriko
ai Aner patxadan
ez ahaztu gu lagunak
berez nola garan
baina aurrez abisatu
zuk arrapaladan
aurrez betaurrekoak
erantzi ditzadan. (bis)

A. Euzkitze
Beraz ez didazu nahi
orain egin kasu
nik mesede latza egin
ta zuk enbarazu
laguna ez zara ja
laguna zinan zu
Gabonen loteria
bueltatu zaidazu. (bis)

N. Elustondo
Gure artean bada
hainbeste komeri
ta antza sortu denez
hainbeste miseri
nere lagun izaten
ez dezu nahi segi
loteria oraintxe
tokatu zait neri. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra