Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Gaia: Itxurakeria

Puntua:Zer gara nahi duguna / edo nahi dutena?
Puntua: Aurreiritziek maiz / a ze eragina!
Puntua: Sare sozialetan / nagusi itxura

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Zer gara nahi duguna
edo nahi dutena?

Iguaran:
Pantailara begira
hain da nabarmena!
Sinetsi nahi genuke
gu hori garena
ta pantaila ez da inoiz
ispilu gardena.


Puntua:
Aurreiritziek maiz
a ze eragina!

Iguaran:
Indar itxura bada
ez da izaten mina
jendeak goian zauzka
zu gorantz jakina
horraino iristeko
gure ahalegina.


Puntua:
Sare sozialetan
nagusi itxura

Iguaran:
ta zenbat autosalmenta
like baten kontura
gero norbera nor den
egiteko duda
pantailak itzaltzeko
unea heldu da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra