Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Fernandez Lasa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Zuazubiskar, Olatz
Bertsolariak / Egileak
Fernandez Lasa, Uxue
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Denek zure alde egin zuten. Huts egin diezula sentitzen duzu.

Deskribapena

Doinua
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Fernandez Lasa

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azaroaren bosta da gaua
ez da erreza joan bart
Amerikako Estatu Batu
hauetan dena neurriz at
ta nahiz kanpainan esaten nuen
berrikuntza asko dakart
gaur da hauteskunde eguna eta
ez nago lasai erabat
hautestontziak jarrita daude
bozka emateko ilarak
oso lasaia dirudit baina
ez dago lasai Donald Trump.

Ta arra omen naiz, ta nahiz nabilen
harrotasun oso handiz
republikano askok egin du
nere alde mila brindis
ta hauteskunde gaua itxita
beste koloreak diz-diz
hedabideak nere porrota
nabarmentzen behin ta berriz
ta jendaurrera atera behar da
nahiz ta min ikaragarriz
ta hala esan det “mila zorion
zorte on Kamala Harris”.

“Hori espero ote zenuen?”
Kazetari batek galde
ta zer esango nik erantzunak
inoiz ez dauzkat debalde
mundu honetan amerikarrak
ere zer gera? Artalde!
Zortzi orduko iraupena du
bihurtu denak nahigabe
magnate bat naiz ta boterea
nere esku det goi ta behe
bihartik berriz lana egingo det
nere buruaren alde.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra