Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Manex Mujika

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-09-29 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Aiestaran, June
Mujika, Manex
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ordubete daramazue, auto banatan, bata bestearen atzetik, aparkatzeko toki bila.

Deskribapena

Doinua
Libe daukagun suerte txarra
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-09-29 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Manex Mujika

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Mujika
Hainbeste ordu aparkatzeko
sekula ez naiz ni egon
baina ze arraio ipini dute
atsalde hontan Basteron? (bis)

J. Aiestaran
Ba bai ni ere hona etorri
naiz hori entzun asmotan
ta kristonan bat egin behar dute
Andoaingo saio hortan. (bis)

M. Mujika
Gero saioa txarra irten ta
momentu horretan tira!
Denak gogotsu etorri arren
azkar asko joango dira. (bis)

J. Aiestaran
Kotxe kontutan zu nola izan
behar zaren hain abila
utzi nire bat eta gero zu
joan beste baten bila. (bis)

M. Mujika
Begira hor bat eta sartzea
nahiz ta nik dudan erreza
hueko horretan ez da sartuko
zuk daukazun Mercedesa. (bis)

J. Aiestaran
Ba ez gainera elegantea
da ez dago bate zikina
lekua izango gendun hirutan
etorri izan bagina. (bis)

M. Mujika
Honbre, hirutan etorriz gero
izanagatik mesede
ordu horretan ez dira etortzen
ezta bertsolarik ere. (bis)

J. Aiestaran
Irratian nahiz botatzen diren
nik ez dakit zenbat lema
igual ideia hain txarra ez zen
garraio publikoarena. (bis)

M. Mujika
Trena hartuta Basterotikan
oso urrun gera jeisten
toki guztita’ ez dagolako
horren erreza iristen. (bis)

J. Aiestaran
Ondo badakit izarren bati
beti itxaron behar da
eta bertsorik ez da hasiko
gu iristen ez bagara. (bis)

M. Mujika
Ta ez bagera ondo iristen
lasai gaude aibalio!
Total Manex da lehenengoa ta
ez du batere balio. (bis)

J. Aiestaran
Espaloi hortan utzi dezagun
ba kotxea pixkanaka
multa edo OTA bietakon bat
ordaindu beharko da ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra