Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-10-05 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Arregi Markuleta, Maider
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Jende asko dago prentsa aretoan. Pozik zaude

Deskribapena

Doinua
Hogeigarren urtera III
Neurria / Estrofaren izena
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-10-05 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta

Neurria:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Militantzia beti
ez dugu emankor
eta agertu ohi da
arazoren bat hor
identitate batzuk
beti iragankor
beti sator-zulotan
sartutako sator
hemen gatoz indartsu
pozik ta oldarkor
igual ez batzuk nahiko
luketen lez, jator
(hemen gatoz indartsu
pozik ta oldarkor)
Harrotasun Eguna
berriz ere dator.

Kideei eman diet
lehenik besarkada
prestatuta daukagu
kristoren txapada
batzuk aspertu egingo
dira beharbada
baina guregan dago
euren begirada
nahiz ta etorri diren
hainbeste kamara
eta hemen dauzkagun
bertatik bertara
(nahiz eta etorri diren
hainbeste kamara)
beste egunetan ere
existitzen gara.

Etorri dira Gara
eta Uztarria
gaur izango da egun
gogoangarria
gure egoera da
batzutan larria
eta batzutan ez da
eramangarria
baina gaur begirada
guregan jarria
izango gara zerbait
erakargarria
(baina gaur begirada
guregan jarria)
zabaldu dezatela
gure aldarria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra