Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-10-19 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolariak / Egileak
Araiztegi, Eneko "Korta"
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kuadrillakoak zarete. Eneko, gaur udaletxe azpiko informazio-panelei begira zeundela, ikusi duzu Alaia astebete barru ezkontzekoa dela zuei ezer esan gabe.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Alaia Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Araiztegi
Nik zeozer susmatzen
ari nitzen aurrez
baino zuri antzematen
nola ez dagon errez
panelari begira
ez naiz irriparrez
denei esan diezu
ta guri ezer ez. (bis)

A. Martin
Oraintxe jausi zaigu
konfiantza dorrea
bale onar nezake
ez naiz hain progrea
kooperatista zara
ez zara pobrea
zu ez etorri baina
ekarri sobrea. (bis)

E. Araiztegi
Sobran neroni nago
nahiz ta zuk ez bota
baino azal lodikoa
nola degun Korta
ez gonbidatuta ere
nei ez zait inporta
gonbidau be joaten
ohituta nago ta. (bis)

A. Martin
Aurpegia botatzen
duzu aurpegira
nik sarri esan dizut
“Eneko aski da!”
Orain oso gogorki
zabiltza begira
hauxe izango al da
gure despedida? (bis)

E. Araiztegi
Despedida oraindik
bai zera, bai zera!
Bazkaria Txurrukan
omen da gainera
hantxe azalduko naiz
gominaz topera
tarta irensterako
ikusiko gera. (bis)

A. Martin
Nahiz ezkontza batzuntzat
bihurtzen den luto
heteropatriarkatu
hau hain dut gustuko
barkatu ez bagara
izaten gertuko
beste hamar urtean
ez naiz agertuko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra