Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola
| Bertsoa entzun |
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Azpiroz
Goenatxo naiz ta zenbat urte
euskal plazetan bueltaka
oain youtuberrak hasi zaizkigu
propaganda eta kaka
hainbat kruasan etortzen dira
gimnasioa lagata
errespeturik ez daukatenak
crosfitetik aterata.
E. Pagola
Crosfiteroak etorri dira
dena tatu eta haize
zure barrungo euskalduntxoa
kikildu dutenak aixe
baina plazara atera eta
ze jarrera ta ze klase!
Txalo gehiago jasotzen dute
harri gehio bezelaxe.
A. Azpiroz
Nik ja adin bat badaukat eta
ezina ere gertuko
baina halare nere lanari
ez diot egin nahi uko
harri gehiago jasotzen dute
ai sozio lagun hurko
nik egindako marken erdira
hoik ez dira allatuko.
E. Pagola
Horrenbeste lan egin badezu
zertan jarraitu lanari?
Desenfokatu samarra zabiltz
Goenagatxo ta adi!
Plazak badauzka hamaika forma
lehia ta erakustaldi
gure bidea zein izango dan
esana dago aspaldi.
A. Azpiroz
Nere onenak emanda dauzkat
eta hori da tristea
baina uste det nahiko kaskarin
etorri dala gaztea
txaleko berri, tatuajea
youtube eta bestea
herri kirolak premizkoa du
esentziari eustea.
E. Pagola
Baina garaia eta kirola
ezin ditugu bereizi
beste mende batean ginenak
harrien mundura hezi
hobe zenuke papera hartu
hitz batzuk jarri berezi
omenaldi bat xume-xumea
besterik ez da merezi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
