Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Saioa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolariak / Egileak
Akizu, Maialen
Mendizabal, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen tabernaria eta Unai bezeroa zarete. Maialen, Unai goizeroko lehen bezeroa izaten duzu, beti kafea eskatzen du, eta 50 euroko billetearekin ordaintzen du. Gaur ere, billetea atera du.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu
Goizean lehenbizikoz
etorri da hona
ta bi aurpegikoa
nola den txanpona
billetea erakutsiz
papardun gizona
erakutsi beharra
ez da kontu ona. (bis)

U. Mendizabal
Honaino iristea
ai zure ametsak
kafea hartu eta
irakurri prentsak
asko zuritzen dizkit
zure barra ertzak
kafea ta dirua
biak ditut beltzak. (bis)

M. Akizu
Beltza dezu kopeta
benetan askotan
bat eta hogeita hamar
kafea den hontan
hala merezi duzu
ta nago asmotan
bueltak emateko
bost zentimokotan. (bis)

U. Mendizabal
Dirua dirua da
ta zu berriz kexu
zergak ordaintze hortan
zenbat konpromezu!
Billetea ikustean
haserre zaude zu
nere Visa oroa
nahiago al dezu? (bis)

M.Akizu
Zure Visa oroa
eduki gordeta
Monopoly itxura
daukazu tarteka
eman dizut kafea
eman dizut buelta
bihar ere berriro
helduko zera eta. (bis)

U. Mendizabal
Lehen ere kafea hartu
dizut hemen asko
ze klientea naizen
har ‘zazu aintzako
eta zu zerbitzari
ona zeralako
gaurko kafean bueltan
hartu zuretzako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra