Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2025-02-22 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Arkaitz Estiballes

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2025-02-22 Errigoiti Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Elustondo, Nerea
Estiballes, Arkaitz
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2025-02-22 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Arkaitz Estiballes

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes
Kasualitatez ez nago hemen
ta zu ‘re ez Nerea en fin!
Ez dizut inoiz kontatu baina
beharko zenduke jakin
Paketek beti diosta “Zatoz
etorri nahi duzunakin”
eta nik beti esaten diot
“Nerea Elustondokin”.

N. Elustondo
Ai gure Arkaitz beti izan da
pixka-pixka bat kabroia
baina neronek ere badaukat
nere alde neurekoia
zuk eskatuta natorrela ta
horrekin jo duzu goia
egia esan zer den ez dakit
ohorea ala marroia.

A. Estiballes
Horrek ohore bat behar luke
guztiek jakin dezaten
kontuz ibili Estiballesek
ze influentzi lezaken!
Hona zakartzat giro onera
ondo edan eta jaten
eta en kanbio Gipuzkoara
ez nauzue eramaten.

N. Elustondo
Hori horrela kantatu dezu
ta hartu nauzu hain estu
egia esan guzti-guztia
ez baitago nere esku
baina alperreko drama guztiak
nahi nizkitzuke aurreztu
zuk Gipuzkoan kantatzekotan
curriculuma aurkeztu.

A. Estiballes
Curriculumik noski ez daukat
jarriz gero parez pare
zuk Gipuzkoako txapelketetan
ze bide ta ze ondare!
Azkenengoan ere seigarren
nahiz sentitu zinan grabe
hain gaizki ere ez ‘zazu hartu
bi txarragoak badaude.

N. Elustondo
Eskertzen ditut egia esan
zure esaldi nobleak
baina ez dira hain errez pizten
Nerearen koloreak
exkaxagoak bi soilik dira
zure arrazoi gordeak
ba bi baino ‘re gehiago dira
neroni baino hobeak.

A. Estiballes
Neretzat zara zapata azpian
sartu daitekeen iltzea
galdezka zaude curriculuma
posible den berdintzea
nik txapelketan aurkeztu aurretik
nahiago nuke hiltzea
nere kasuai deitzen diote
errentatik bizitzea.

N. Elustondo
Zerorrek ere txapelketetan
badituzu nahiko saio
burua ere bilakatua
bi txapel beltzen garraio.
Egia esan Arkaitz ez nauzu
oso linguista iaio
hemen ez dakit, horri Gipuzkun
koldarkeri deitzen zaio.

A. Estiballes
“Aurkeztu zaitez” eskatzen datoz
bai hemengo ta bai hango
hiru hauek ere esan didate
gezurrik ez dut esango
txapelketetan arrisku asko
nahiko lupetz eta fango
lau mediokreri nik ezin diet
plazer txiki hori emango.

N. Elustondo
Zure hilobia antza estali
desiatuaz gaur lurrez
egia esan ez naiz harritzen
banatzen duzun egurrez
ta asko ere ez naiz harritzen
esan behar dizut aurrez
txapelketara ez aurkezteak
mediokreen beldurrez.

A. Estiballes
Horretan behintzat arrazoi duzu
ta azaldu duzu dotore
baina aurrean bertso goseak
daude hiru gladiadore
euren artean lehiatzen dira
ezpatarik ezin gorde
eta zirkuan hirurak hiltzen
badira niretzat hobe.

N. Elustondo
Beraz horiek hiltzeko egin
nahi dezu nahiko ahalegin
ta hiru horiek galduta ere
omen zaizu berdin-berdin
egia esan hemen jendeak
nahiz eta hartu atsegin
zirku denetan pailasoana
norbaitek behar du egin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra